miércoles, 19 de febrero de 2020

NATUR ESKOLARA !

KAIXO, IRAKURLE MAITEAK:

OSTIRALEAN, OTSAILAREN 14AN, NATUR ESKOLAN (ELTZIAN) EGON GINEN LEHEN GIZAKIEI BURUZ GEHIAGO IKASTEN AIMAR IRAKASLEAREKIN.

LEHENIK, BOROBIL BATEAN ESERI ETA LEHEN GIZAKIAK NOLAKOAK ZIREN ETA ERABILTZEN ZITUZTEN TRESNAK AZTERTU GENITUEN. TXUNDITUTA GERATU GINEN ETA PILO BAT IKASI GENUEN!



(KLIKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO)

ONDOREN, BIDEO BATZUK IKUSI GENITUEN ETA IKARAGARRI GUSTATU ZITZAIZKIGUN. 

AZKENIK, GARAI HARTAKO ANIMALIEN HEZURDURAK ETA AZTARNAK ERAKUTSI ZIZKIGUN AIMARREK.

MILA ESKER ETA HURREGORA ARTE!

ITSASOKO IZARRAK


IÑAKI ZUBELDIA



KAIXO FAMILIA:


DAKIZUEN BEZALA, URTARRILAREN 24AN ARRIKRUTZERA JOAN GINEN.

BERTAN, LEIZE-LEHOIA AURKITU ZUTELA ESAN ZIGUTEN ETA TXUNDITUTA GERATU GINEN.


Resultado de imagen de ARRIMRUTZEKO LEHOIA

GEHIAGO JAKITEKO GOGOA GENEUKANEZ, AURKITU ZUEN PERTSONAREKIN HARREMANETAN JARRI ETA ETORTZEKO ESKATU GENION.

OTSAILAREN 10EAN ETORRI ZEN IÑAKI ZUBELDIA. ARRIKRUTZEKO LEHOIA AURKITZEAZ GAIN, OSO IDAZLE FAMATUA DA.

BERAREKIN HIZKETAN EGON GARA ETA ASKO IKASI DUGU.

HONA HEMEN ARGAZKIAK (klikatu argazkian):





MILA ESKER ETA HURRENGORA ARTE!

ITSASOKO IZARRAK



SAN BLAS OPILA


KAIXO FAMILIA:

OTSAILAREN 3AN, ASTELEHENEAN SORPRESATXO BAT IZAN GENUEN.

GURE GELAKIDE AITORREK SAN BLAS OPILAK EKARRI ZITUEN GUZTIONTZAKO!

BAPO-BAPO GERATU GINEN HORIEK JAN ETA GERO.






HEMEN UZTEN DIZUEGU ERREZETA:

https://www.youtube.com/watch?v=ULGkJu9wmB8



MILA ESKER ETA HURREGORA ARTE.


ITSASOKO IZARRAK

MARTXOAK 8

 Kaixo! Dakizuen bezala, martxoak 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Horretarako, lanbideak landu genituen mimika jola...