GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
Hona hemen atzoko argazkiak eta jaialdirako egin genuen bideoa.
Bueltan ikusiko dugu elkar!
Mila muxu eta besarkada.
Itsasoko izarrak
Kaixo, familia!
Zuekin partekatu nahi dugu hiru hilabete hauetan egin dugun lana.
Dakizuen bezala, familia lantzen hasi ginen, eta ikasleen interesak kontutan hartu genituenez, 2.maila A taldekoek gure familien jatorriak landu genituen, eta 2.maila B taldekoek, berriz, aiton-amonen garaia landu genuen.
Bide desberdinak jorratu genituenez, aurkezpenen bitartez, informazioaren elkartruke bat egin genuen bi geletan. Hona hemen bi aurkezpenak ikusi nahi badituzue:
GURE FAMILIEN JATORRIAK 2A AURKEZPENA
AITON-AMONEN GARAIA 2B ERABILITAKO BIDEOA AURKEZPENA
PROIEKTUAN ZEHAR ATERATAKO ARGAZKIAK
Aurrerago, gure bideak elkartu genituen familia eredu desberdinak landuz. Familiariumak egin genituen eta bideotxo bat grabatu genuen azaltzeko:
FAMILIARIUMA BIDEOA
Azkenik, ugalketa landu genuen. Informazio oso interesgarria eskuratu genuen, oso gustora aritu gara!
Besterik gabe, gustoko izatea espero dugu.
Hurrengora arte!
Itsasoko izarrak
KAIXO, IRAKURLE MAITEAK!
Aspaldian hemen idatzi gabe geunden, baina buelta gatoz! Izan ere, burubelarri aritu gara proiektuarekin eta oso lanpetuta egon gara.
Hala ere, egun aproposa aukeratu dugu berriz bueltan gaudela adierazteko.
Gaur, AZAROAREN 25A, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna da.
Gaia landu dugu eta eta Haur Hezkuntzako ikasleek egindako puxika batzuetan emozio ezberdinak idatzi ditugu. Hona hemen argazkitxo batzuk:
Bide batez, aurretik partekatu gabeko beste argazki batzuk partekatzen ditugu zuekin:
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu, blogaren ezkerreko alboan argazki bildumak ditugula. Bertan, noizean behin, argazkiak igotzen ditugu. Kuxkuxeatu itzazue!
Laster izango duzue gure berri!
Besarkada handi bat!
Itsasoko izarrak
-MAHAI
JOLASETARA JOLASTU: PARTXISA, KARTAK, OKA, DOMINOA... ZENBAKIKUNTZA,
ERAGIKETAK, ESTRATEGIAK, TALDE ARAUAK LANTZEKO
-IRAKURKETA:
BERDIN DA ZE TESTU MOTA DEN (KOMIKIA, ERREZETAK, ESPERIMENTUAK, ANIMALIEI
BURUZKO INFORMAZIOA, ESKULANAK NOLA EGITEN DIREN AZALTZEN DUTEN TESTUAK...)
GARRANTZITSUA DA BERAIEN INTERESEKO GAIAK IZATEA.
-IDAZKETA:
ETXEKO DINAMIKAN SARTZEN DIREN EKINTZAK ERABILI: EROSKETA ZERRENDA EGITEKO
LAGUNTZA ESKATU, LAGUNEI EDOTA FAMILIEI GUTUN EDO POSTALAK BIDALI, NORBAITEKIN
KONPARTITZEKO ERREZETA IDAZTEKO ESKATU, OPORREN IBILBIDEKO HERRIAK IDATZI,
EGUNEAN EGINDAKO ZERBAIT BEREZIA FAMILIKOEKIN KONPARTITU, JOLASAK ASMATU ETA
IDATZI, MAITEGRAMAK KONPARTITU...
-AHOZKOTASUNA:
ABESTIAK, AHO-KORAPILOAK, IKUSI-MAKUSI, HITZ KATEAK, EGUNEROKO GERTAEREN
AZALPENAK EMATEN UTZI, BEREN IRITZIAK ESKATU ETA ENTZUN
-GORPUTZA
ASTINDU: MENDI IBILALDIAK, ERREKARA IRTEERAK, HONDARTZA, BASOKO BIZITZA
ESPLORATU, DANTZA EGIN, BIZIKLETA...
Kaixo! Dakizuen bezala, martxoak 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Horretarako, lanbideak landu genituen mimika jola...