lunes, 22 de marzo de 2021

MARTXOAK 8

 Kaixo!


Dakizuen bezala, martxoak 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen.

Horretarako, lanbideak landu genituen mimika jolas baten bitartez eta bakoitzak handitan zertan lan egin nahi duen adierazi zuen. 




Hona hemen argazkitxo batzuk.


Hurrengora arte!


Itsasoko Izarrak

GURE ZIRKOKO AKROBATA ETA KONTORSIONISTA ESKOLAN!

 Kaixo-kaixo!!!


Zer moduz zaudete? Gu emozionatuta gaude oraindik. Martxoaren 5ean, Gure zirkoko Agurtzane (aire akrobata) eta Ane Miren (kontorsionista) etorri ziren guri bisita egitera! Gure proiektua Zirkoaren ingurukoa zela jakitean, etorriko zirela esan ziguten. Ze sorpresa eta poztasuna!


Elkarrizketa egin genien eta beraien erantzunak jaso ostean, ariketatxo batzuk egin genituen beraiekin. Horrela, guk egingo dugun zirkorako ideiak eman zizkiguten. 


Hona hemen argazkitxo batzuk.


Hurrengora arte!


Itsasoko Izarrak

sábado, 6 de marzo de 2021

NATUR ESKOLAKOEKIN OÑATI EZAGUTZERA!

 Kaixo, irakurle maiteak!


Dakizuenez, aste honetan Oñati ezagutzea joan gara Natur eskolakoekin. Oñatik urteetan jasan dituen aldaketak ezagutu ditugu eta ikasle berriei Oñatiko txokorik ezagunenak erakutsi dizkiegu.






Mila esker Natur eskolako Aimarreri eta Martxeleri! Ederra izan zen!

ARGAZKIAK

Hurrengora arte!


Itsasoko Izarrak

IBILALDI MITOLOGIKOA ETA INAUTERIAK

 Kaixo!


Pasa den otsailaren 16an, Inauteriak ospatu genituen.  Inauterietako gaia Euska Mitologia izan zen eta 2.mailakoei EGUZKIAMANDRE eta ILARGIAMANDRE mozorrotzea tokatu zitzaigun. 


Horrez gain, astelehen horretan, ibilaldi mitologiko bat egiteko aukera izan genuen eta oso polita eta interesgarria izan zen. Familia batzuek antolatu zuten eta ederra izan zen. Mila mila esker guztiagatik!


Hementxe argazkitxo batzuk.

Hurrengora arte!

Itsasoko Izarrak

miércoles, 23 de diciembre de 2020

GABON ZORIONTSUAK!

                   GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!




Hona hemen atzoko argazkiak eta jaialdirako egin genuen bideoa.

Bueltan ikusiko dugu elkar!


Mila muxu eta besarkada.


Itsasoko izarrak



1.HIRUHILEKOA: FAMILIA!

Kaixo, familia!

Zuekin partekatu nahi dugu hiru hilabete hauetan egin dugun lana. 


Dakizuen bezala, familia lantzen hasi ginen, eta ikasleen interesak kontutan hartu genituenez, 2.maila A taldekoek gure familien jatorriak landu genituen, eta 2.maila B taldekoek, berriz, aiton-amonen garaia landu genuen. 


Bide desberdinak jorratu genituenez, aurkezpenen bitartez, informazioaren elkartruke bat egin genuen bi geletan. Hona hemen bi aurkezpenak ikusi nahi badituzue:


GURE FAMILIEN JATORRIAK 2A     AURKEZPENA

AITON-AMONEN GARAIA 2B     ERABILITAKO BIDEOA       AURKEZPENA   

PROIEKTUAN ZEHAR ATERATAKO ARGAZKIAK





Aurrerago, gure bideak elkartu genituen familia eredu desberdinak landuz. Familiariumak egin genituen eta bideotxo bat grabatu genuen azaltzeko:

FAMILIARIUMA BIDEOA

Azkenik, ugalketa landu genuen. Informazio oso interesgarria eskuratu genuen, oso gustora aritu gara!


Besterik gabe, gustoko izatea espero dugu.


Hurrengora arte!




Itsasoko izarrak



miércoles, 25 de noviembre de 2020

2.MAILAKOAK HEMEN GAUDE!

 KAIXO, IRAKURLE MAITEAK!


Aspaldian hemen idatzi gabe geunden, baina buelta gatoz! Izan ere, burubelarri aritu gara proiektuarekin eta oso lanpetuta egon gara. 



Hala ere, egun aproposa aukeratu dugu berriz bueltan gaudela adierazteko.

Gaur, AZAROAREN 25A,  Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna da. 



Gaia landu dugu eta eta Haur Hezkuntzako ikasleek egindako puxika batzuetan emozio ezberdinak idatzi ditugu. Hona hemen argazkitxo batzuk:

AZAROAREN 25EKO ARGAZKIAK 


Bide batez, aurretik partekatu gabeko beste argazki batzuk partekatzen ditugu zuekin:

DENBORAREN MAKINA ASKATZEN

NATUR ESKOLAKO IRTEERA


Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu, blogaren ezkerreko alboan argazki bildumak ditugula. Bertan, noizean behin, argazkiak igotzen ditugu. Kuxkuxeatu itzazue!


Laster izango duzue gure berri!





Besarkada handi bat!


Itsasoko izarrak




MARTXOAK 8

 Kaixo! Dakizuen bezala, martxoak 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Horretarako, lanbideak landu genituen mimika jola...